×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Patologia Digestiboaren
Euskal-Nafarro Elkartea

Historia

PATOLOGIA DIGESTIBOAREN EUSKAL-NAFARRO ELKARTEA

Aurreko mendeko seigarren eta zazpigarren hamarkaden bitartean, gai batzuk sakonago ikertzeko irrikiarekin elkarte monografiko ugari sortu ziren Espainiako Patologia Digestiboen Elkartearen barne. Hepatologia elkartea, Endoskopia, Koloproktologia, Ekografia, Transplante Hepatikoa, eta abarren elkarteak sortu ziren besteak beste garai horretan gai horietan sakontzeko gogoari esker.

Horrekin batera gertu bizi zirenen erizain eta mediku disgestologoen artean harreman personalak sustatzeko maizago elkartzeko gogoa piztu zen, urteroko bilerei itxaron behar izanik gabe bere laneko ohiko arazoei aurre egiteko iritziak trukatzeko.

Gure espezialitatean diardugunen artean urbiltzen gaituen elkarte bat sortzea askok zuten buruan. Bazeuden estatu mailan hainbat eskualdeko talde eta Bilbon bazegoen 1968an  Enrique Usobiaga-k antolatutako IV Digestio-Aparatuari buruzko Jardunaldi Espainiar-Frantsesaren ondorioz sortu zen Bizkaiko Elkartea. Urte hauetatik 70. hamarkadaren lehenengo urteetara bitartean, gehienbat Bilbon 1972 urtean ospatu zen Espainiako Digestio Patologiaren XI. Kongresuari esker, aditu bizkaitarrek talde nortasuna eskuratzen dute. Orduan konturatu ziren nahiko xelebrea zela Espainiako adituak ezagutu eta ohiko harremanak zituzten bitartean Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako kiderik ez zituztela ezagutzen.Horregatik 1977 urtean Bizkaiko Junta Gastroenterologikoak Bilbon biltzeko eskaera bidali zien probintzia haietako kideei.

Lehenengo arazoa digestologoen zerrenda osatzea izan zen. Hala ere, lau probintzietako ezagun eta lagunen laguntzari esker Digestio Odoljarioari buruzko Mahai-Inguru bat antolatu zen leku guztietatik zetozen ordezkariekin.

Dena ondo aterako zela zirudien baina hamabi ordu falta zirenean arazoak sortu ziren. Hitzaldia eman behar zuten bi medikuek Bilbon egotea eragozten zien arazo larri bat eduki zuten. Mahai-ingurua medikuntza arloko ahotsik gabe geratu zen.
Gastroenterologiko kideak telefonoz bildu ziren, fisikoki biltzeko astirik ez zegoelako, eta Bilboko kideei abisatzeko erabakia hartu zuten. Gainera moderatzaileak mahai-ingururako prestatu zituen galderak eman zitzaizkien, denen artean erantzunak ematen saiatu ahal izateko bileraren barruan.

Hurrengo egunean hasierako ekitaldiaren lehendakaritza Adin mahai batekin bete zen eta antolatzaileen buruari absentziengatik azalpenak eta barkamena eskatzea egokitu zitzaion. Bilbora hirurogei aditu baina gehiago hurbildu ziren eta moderadorea, Juan Sabas doktorea, oso lanpetuta ibili zen egon ziren ehundaka galderei erantzuten saiatzen. Bilera hogei komunikazio baina gehiagorekin itxi zen.

Elkarte bat sortzeko programatutako bileran, sortu baina lehenago, gehiagotan biltzea beharrezkoa zela proposatu zutenei kasu egin zitzaien. Lehenengo ondo elkar ezagutzea beharrezkoa iruditu zitzaien, eta gero antolatzea.

Eta horrela izan zen. Bilerak urtero ospatu ziren lau hiriburuen zehar. Lehenengo bira egin ondoren, gero eta jende gehiago hurbiltzen zela ikusita, Donostian bilera eratzailea izan zena ospatu zen eta Gasteizen, zazpigarrena, SVNPD-aren lehenengo bilera ofiziala, zenbaki ordinal bezala zazpia mantendu zuena.

Etorkizunean ikertzaileren batek bere historia ikertzen badu 1977tik Patologia Digestiboaren Euskal-Nafarro Elkarteak gastroenterologia eta hepatologiako gaurkotasun-gaiei buruz eztabaidatu dutela ikusiko du, bere mahai inguruetan espainiako eta atzerriko digestologo ezagunenak izan dituela bere jakintza zabaltzen.

Gure herriko talde guztiak etorri direla lanak argitaratu eta azaltzeko bihotz onez eta arduratasunarekin eta bere bileren kalitate zientifikoa haundituz joan dela denboran zehar.

Ikuspegi nazional eta internazional batetik elkarteko kideek bere taldeko lan eta esperientziak azaldu dituztela kongresu, bilera eta sinposioetan zehar eta bere kalitate pertsonal eta profesionalaren bereizgarri bezala hor daudela lau lurraldetan egin dituzten bilera eta kongresu guztiak.

Guzti hau oso garrantzitsua izanik ere badago kide guztiek buruan eduki eta zaindu behar duten detaile bat. Edonork galde dezake ea ospatzeak zentzurik baduen bilera nazionalak, internazionalak, monografikoak, monotematikoak,eta abar egonda. Zergatik biltzen dira 3 milioi baina gutxiago dituen eskualde bateko elkarte bateko kideak? Garrantzizko zehozer aurkitu al dute urte hauetan? Ba al dakite Boston-en, Nueva Delhi-n ala Yokohama-n existitzen dela ere? Garrantzirik al du munduko elkarte eta bilera digestologikoen artean?

Baietz esan beharra dago. Bizkaiko Ikastetxe Medikuko Areto Nagusian elkartu zirenak helburu nagusi batekin bildu ziren. Elkar ezagutu, hitzegin, eztabaidatu, lanak aurkeztu, bakoitzaren lan esparrua zabaldu, laguntza eskatu eta eskaini eta lan erlazio soila laguntasunean bihurtzea .

Urte guzti hauetan zehar Patologia Digestiboaren Euskal-Nafarro Elkarteak bere kideen arteko erlazioetan giza alderdia arlo akademikoaren gainetik jarri bada, beraien aportazioak zintzoak izan badira, beraien galdera eta erantzunek erraz ulerterrazak izan badira eta agurrak lagun onen artekoak izatea lortu badu, bere izankizuna sobera bete duela esan daiteke.

Antonio Villanueva Edo Doktorea