Patologia Digestiboaren
Euskal-Nafarro Elkartea

Lankidetasunerako arautegia

LANEKO LANKIDETASUNERAKO ARAUTEGIA

SVNPDren lan-taldearen eraketa kasuan, honako baldintzak bete behar dira:

  1. SVNPD barruko lantaldeen helburu nagusia da berariazko eremu jakin batean interesa duten eta Euskadiko eta Nafarroako ospitaletan lanean ari diren fakultatiboen arteko komunikazioa bideratzea.
  2. Lantaldeetako kide izan daitezke digestio-aparatuko, pediatriako edo kirurgia digestiboko mediku espezialistak, espezialitate horietan prestakuntzan dauden medikuak, eta interes-eremuarekin lotura duten jarduera sanitarioetan diharduten erizaintzako diplomadunak, SVNPDko bazkide izanez gero.
  3. SVNPDren lantaldean izena ematea SVNPDren web orriaren bidez soilik egin daiteke, eta SVNPDko bazkide izatea ezinbestekoa da.
  4. Lantaldean parte hartzeko, 5 euro gehiago ordaindu beharko dira. Baliteke kostu hori aldatzea, aipatu lantaldearen jarduerak SVNPDri eragingo dizkion kostuen arabera.
  5. Batzorde koordinatzaile batek zuzenduko du lantaldea. Bi kidek osatuko dute batzorde hori, eta agintaldia lau urtekoa izango da. Bi kideetako bat bozketa bidez hautatuko da lau urtetik behin, SVNPDren Zuzendaritza Batzordea berritzen den urtean taldeak egiten duen lehen bileran. Taldearen bigarren koordinatzailea SVNPDren Zuzendaritza Batzordeak aukeratuko du, eta lantaldearen eta Zuzendaritza Batzordearen arteko bitartekari lanak egingo ditu behar den guztietan.
  6. Koordinatzaileen funtzioetako bat izango da bilerak antolatzea (tokia, ordua eta gai-zerrenda), SVNPDren Zuzendaritza Batzordeak aldez aurretik onetsita.
  7. Zuzendaritza Batzordeko kide bat, lantaldekoa ez dena, aipatu taldearentzako erreferentziazko pertsona izango da, Zuzendaritza Batzordera jotzeko garaian, eta pertsona horren bitartez helaraziko dizkio Zuzendaritza Batzordeak lantaldeari azken horrekin lotutako erabakiak.
  8. Lantaldeak iraun dezan, urtean bi bilera egin beharko ditu gutxienez.
  9. SVNPDko lantaldearen bilerara joateko aukera izan behar dute elkarteko kide guztiek, eta ez da mugarik jarri behar.
  10. Bileren xede nagusia azterlan eta/edo ekimen zientifikoak diseinatzea eta bideratzea izan behar da. Dena dela, egoki iritzitako beste jarduera batzuk ere egin daitezke, Zuzendaritza Batzordeak aldez aurretik onetsiz gero.
  11. Taldeari dagozkion proiektuak taldeko kideek soilik gauzatu behar dituzte. Horregatik, sortzen diren komunikazio eta artikuluen egileak taldekideak izan behar dute nahitaez. Dena dela, SVNPDko bazkideak direla adierazi beharko da. Hala eta guztiz ere, proiektu horien gauzatzea eta finantzaketa onartzeko, Zuzendaritza Batzordearen aldez aurreko onespena beharko da. 
  12. Taldeak SVNPDko lantalde izan aurretik funtsak baldin baditu, funts horiek elkartearenak izango dira aurrerantzean. Hasiera batean, funtsak lantalde horrek soilik erabiltzeko izango dira; hala ere, salbuespenezko egoera batean elkarteak erabili ahal izango ditu, behar izanez gero.
  13. Taldeak azterlan bat edo ikerketa-proiektu bat egiteko funtsak behar baditu eta kanpoko ekarpenik ez badauka SVNPDk jarriko du azterlan edo proiektu hori garatzeko behar den ekarpen ekonomikoa, baldin eta Zuzendaritza Batzordeak aldez aurretik onartu badu.
  14. Lantalde bakoitzaren funtsak berariazko kontu asoziatuan gordeko dira.

SVNPD-en, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA..