Patologia Digestiboaren
Euskal-Nafarro Elkartea

Hezigarri dirulaguntza

GUNE OSPITALARIO EDO IKERGUNERAKO EGONALDI HEZIGARRIARENTZAKO URTEROKO DIRU-LAGUNTZARAKO DEIALDIA

Patologia Digestiboaren Euskal-Nafarro Elkarteak 1500 €-ko diru-laguntza eskaintzen du urtero gune ospitalario edo ikergune batean egonaldi bat egiteko, nazio edo nazioarteko ospea duten zentruetan ikasketa sustatzeko asmoarekin.

Diru-laguntza hurrengoek eskatu ahal izango dute:

  • Espezialitatean 5 urte edo gutxiagoko antzinatasuna duten gastroenterologoek.
  • Ezinbestekoa da SVNPD-ren kide izatea eta kuoten ordainketa egunean edukitzea.

Egonaldia urte hontako Azaro-tik hurrengo urteko Azaro-ra izango da (2023 Azaroa – 2024 Azaroa).

Ez dira kontuan edukiko eskaera onartu eta gero egiten diren zentru edo daten aldaketarik.

Aurkeztu beharreko txostenak:

  • Eskatutako egonaldiaren helburua, laburtuta: gehienez 100 hitzekin.
  • Currículum vitae laburra.
  • Eskalearen zerbitzu-buruaren gutun bat egonaldiaren garrantzia deskribatuz eta baimena emanez (gunearen izena eta egonaldiaren datarekin) eta hautagaiak espezialitatean 5 urte edo gutxiago daramatzala ziurtatuz.
  • Eskalea jasoko duen gunearen zerbitzu-buruaren gutun bat bere onarpena egiaztatuz (data aipatuz).

Aurreko puntu guztiak ez betetzeak edo txostenak gaizki betetzeak eskaeraren errefus automatikoa dakar.

Eskaeren bidalpena:

Egoki betetako eskaera SVNPD-aren Idazkaritza teknikora bidali beharko da, Congresos XXI – info@congresosxxi.com. Epe-muga eskaerak bidaltzeko: 2023ko urriaren 23.

Kontuan edukiko dira hurrengoak: Eskaera lehen aldiz aurkeztea, egonaldia eskaeraren epearen azken urtean aurkeztea, txandaketa atzerrian, kurrikulum-a, proiektuaren laburpena eta egonaldia egingo de Zentruaren ospea.

ZUZENDARITZA BATZORDEAREN ERABAKIA APELAEZINA DA.

Irabazlearen berri urte bereko SVNPD-aren bileran emango da.

Diru-laguntza onartu eta gero diru-kopuru osoaren transferentzia egingo da (1.500 €).

Bukatzen denetik hilabete bat pasa baino lehenago egonaldiaren zentruaren unitatearen buruak edo bere zerbitzu buruak egonaldiaren zihurtagiri eta egindako lanarekin txosten bat bidali beharko du. Arau honen haustea diru-laguntzaren itzultzea eta bekatuaren irakaskuntza unitatearen buruari jakinaraztea dakar.

Diru-laguntza ukatzeko beste kausa batzuk:

  • Diru-laguntzaren erabilera zehaztutako epearen kanpo (aurretik jakinarazi eta justifikatu izan ezik).
  • Bidalitako txostenetan faltsukeria somatuz gero.

Diru-laguntza eman gabe gelditu daiteke zuzendaritza batzordearen iritziz proiektu edo lortu nahi diren helburuaren maila aski ez badira.

SVNPD-en, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA..