Patologia Digestiboaren
Euskal-Nafarro Elkartea

“Ikerketa ezinbestekoa da gure lanean aurrera egiteko”

20 urte baina gehiagoz dihardu espezialitate Digestiboaren alorrean. Gaur egun Arabako Unibertsitate Ospitalarion lan egiten du baina urteetan zehar Iruñeako “Virgen del Camino” Ospitalean edo Zumarragako (Gipuzkoa) Ospitalean lan egiteko zortea eduki du, oroitzapen oso atseginekin berak dioenez. 2014-tik eta kideek aukeratua SVNPD-ren lehendakaria. Manuel Álvarez elkarrizketatzen dugu.

Galdera [G] Euskal-Nafar 39.Topaketaren ondorioak. Nola baloratuko zenituzke aurkeztutako abstrakten kalitatea? Modu honetan egindako aurkezpenak sustatu nahi dituzue hurrengo ediziorako?

Erantzuna [E] Argi geratzen da urtero bidalitako lanen kalitatea gora doala gure espezialistekin batera. Alor guztietan modernizazio eta aktualizazioa sustatzeko implikazioa dugu zuzendaritza batzordeko kide guztiok. Komunikazioak bideo bidez aurkezteko aukera adibidez, gure esparruan ezinbestekoa da eta endoskopia diagnostiko eta terapeutikoetan batez ere.

[G] Patologia digestiboei buruz, ze aurrerapen egon dira azken urteetan?

[E] Aurrerapenak, gure alorrean, bereziki biziak izan dira. Hainbeste gure artean gero eta esparru espezializatuago bat hartzen dugula dominatu ahal izateko: hepatología, endoskopia…

[G] Zer moduz ikusten duzu etorkizuna ikerketaren alorrean?

[E] Ikerketa gaur egun empresa farmakologikoetan ematen da medikamendu berriak garatuz hepatología eta inflamazio intestinalen gaixotasunen tratamenduarentzako. Teknologia berrien garapena ere ikus daiteke gure espezialitateetan, irudi eta terapeutika endoskopikoetan adibidez.

[G] Prebentzio modurik al dago? Nola sahiestu dezakegu digestio aparatuan patologiak jasatea?

[E] Badaude bizimodu eta elikadura osasuntsuagoak egiteko arau batzuk eta gure espezialitatean ere aplikatu daitezkenak: dieta orekatua barazki askorekin, ariketa físico ugari, tabako eta alkohola murriztu…

[G] Aurrerapenak diagnostikoetan? Zertan hobetu da azken urteetan?

[E] Diagnostikoaren alorrean aurrerapen nagusiak endoskopiaren eskutik etorri dira: definizio altuko irudi endoskopikoak, endoskopioaren mugikortasun hobetuarekin eta, batez ere, endoskopia terapeutikoaren irekiera eman da, mundo endoskopikoaren eta kirurgiaren nahastea emanez.

[G] Ze maila dute Nafarroa eta Euskal Herriko ospitaleak patología digestiboen aurrerakuntzan?

[E] Punta-puntako lantegi eta profesionalak dauzkagu hemen, estatu mailako onarpenarekin sub espezialitate desberdinetan: Endoskopia teraupetikoa, gaixotasun inflamatorioa, hepatología…

[G] Ze garrantzi du ikerketak zuretzako?

[E] Ikerketa beharrekoza da gure lanean aurrera egiteko. Zorionez gure lantokietan aldaketak hasi dira ikerketa lanak indartzeko.

[G] Zer lortu nahi du SVNPD-k urtero ematen dituen ikerketarako dirulaguntzekin?

[E] Helburua argi dago, gure kideen artean ikerketa bermatzea.

[G] Aurten, 2017, ikasketarako dirulaguntzak abiaraziko dira. Zertan datzate eta zein da bere helburua?

[E] Ikasketarako dirulaguntzak erantsitako gazteari atzerriko naiz bertako zentru ospetsu batean formatzeko aukera izan dezan euskarri ekonomiko bat emateko sortu dira.

[G] Aurten 40. edizioa ospatuko da. Albisterik, web orriaren bidez abstraktak on line bidaltzeko aukeraz gain?

[E] Aurtengo berritasunak, laburpenean esandakoaz gain, ikerketarako dirulaguntzaren sustapena bigarren urtez emango delako eta, gainera, ikasketarako dirulaguntzaren hasiera ikasi edo hobetu nahi duten gazteek egin ahal izan dezaten. 

Idatzi zure iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

SVNPD-en, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA..