Patologia Digestiboaren
Euskal-Nafarro Elkartea

SVNPD elkarteak ikerketarako diru-laguntza banatu du XXXIX. bileran arrakasta handiko partaidetzarekin

200 pertsona inguru bildu ziren azaroan Arabako hiriburuan Patologia Digestiboaren Euskal-Nafarro Elkartearen  XXXIX. bilera ospatzeko, ikerketarako diru-laguntza baten banaketarekin batera. Parte-hartze haundia eduki duen edizio hau Gasteizko Jardines de Uleta hotelean ospatu zen eta haraino gerturatu zuren hiru probintzietako eta nafarroako mediku elgoilar eta erantsiak.

Bilera Azaroak 18 ostiralean hasi zen elgoilarrentzako ikastaro batekin Gasteizko Lakua-Arriaga osasun zentruan. Arratsaldean Manuel Alvarez Rubio doktorea, SVNPD-ko lehendakaria, ongietorria eman zien partaide guztiei eta Elkartearen web orri berria aurkeztu zuen, bere irudi berritua eta funtzionalitate modernoak azalduz. Hurrengo orduetan zehar bi simposio, ikastaro bat eta diru-laguntzara hautatzen zuten proiektuak aurkeztu ziren. Atsedenaldian hall-ean jarri ziren posterrak ikusteko eta patrozinatzaileen stand-ak bisitatzeko aukera egon zen. Bileraren lehen jardunaldia Gasteizko Zaldiaran jatetxean (hiriko Michelin izar bakarra duena eta orain dela gutxi berriztatu duena) egindako afari ofizialarekin amaitu zen.

Bilera larunbat goizean zehar jarraitu zen ahozko komunikazio, sari banaketa eta mahai-inguru baten ospakizunarekin.

XXXIX. Bilerako sarituak

SVNPD-k urtero antolatutako bileraren 39. edizioan 68 komunikazio jaso ziren. Haietatik 10 aukeratu ziren ahoz presentatzeko eta beste 33 poster formatuan aurkeztu ziren.

Ahozko Komunikaziorik onenaren saria “Diagnóstico de enfermedad inflamatoria intestinal en sujetos asintomáticos: características de la enfermedad, historia natural y necesidad de tratamiento”-rentzat izan zen, 600€-rekin. Egile nagusiak, Nafarroako Hospitale sareko Iago Rodríguez Lago, bere lana “Aldizkari zientifikoetan argitaratzeko eta Europako Gaixotasun Inflamatorioen Kongresura  aurkeztuko” dutela esan du.

Poster kategorian irabazlea “Nuevo método no invasivo para valorar la esteatosis hepática en los pacientes obesos” proiektua izan da, 200€-rekin. Bere egile nagusia, Donostiako Hospitale Unibertsitarioan 3. urtea egiten hari dena, “proiektu oso haundia dela eta BioDonostiako ikertzaileen laguntzari esker ondo atera dela” esan digu.

Azkenik, edizio honetan banatu den ikerketarako diru-laguntza jaso zuen Raul Jimenez Agüero doktoreak. Jimenez Agüero-k dioenez diru-laguntza hau jasotzea “ezinbestekoa” da eta “aurrera jarraitzea” bultzatzen die aurkeztu duten proiektuarekin: patología hepatikoaren diagnostikoaren alorrean, gizentasun morbidodunen gaixoen artean ohizkoa dena.

Idatzi zure iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

SVNPD-en, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA..