Patologia Digestiboaren
Euskal-Nafarro Elkartea

Ongietorri gutuna

(Patologia Digestiboko Euskal Elkartearen egungo lehendakaria)

Asturiasen (Luancon) jaio eta Oviedoko Unibertsitatean medikuntzan lizentziatu zen (1988-1994). 1996tik gaur egun arte, Nafarroan bizi izan da. Bertako ospitale batean gauzatu zituen digestio aparatuan oinarritutako lehen espezialitateko ikasketak. Hala, Nafarroako nahiz Lizarrako “Gárcia Orcoyen” ospitaleetan lan egin izan du mediku adjuntu gisa. 2014ean gastroentorologiako buru aipatu zuten. Gaur egun, Nafarroako Patologi Digitaleko Elkartearen lehendakari bilakatu da.

Galdera [G]: Gaur egun nola balioetsiko zenuke SVNPD gizartearen bilakaera?

Erantzuna [E]: Elkartea, digestio aparatu berak jasandako bilakaeratara eta aldaketetara moldatu beharko da. Askotan, abiapuntu beretik atera arren, zaila izaten da interes berdinak aurkitzea. Hori dela, gure erronka prozedurak egokitu eta digestio aparatu bera definitzen dituzten elementu guztiak bermatzea da.

[G] Zein da zuzendaritza-batzorde honekin jarraitu beharreko bidea?

[E] Elkarte zientifiko zorrotza izan nahi dugu. Hala ere, espezialitate ezberdinetan aritzen diren espezialista eta medikuak elkartzeko aukera modu bat da, kafea elkarrekin hartzeko edota zientzia jakinminak partekatzeko. Bestalde, elkarte honetan prestakuntzan aurkitzen diren medikuei merezitako garrantzia eman nahi diegunez, 2015etik daramagu mediku egoiliarrentzako ikastaroak eskaintzen.

[G] Gaur egun zein berrikuntza aipatuko zenuke medikuntza digestiboan?

[E] Endoskopia terapeutikoan aurrerakuntzak, koloneko minbizia sahiesteko programen inplantazioa, Hepatitis C-a sendatzeko eta tratatzeko aukerak, hesteetako inflamazioa edo heste-mikrobiota detektatzeko azken urteoko berrikuntzak aipatuko nituzke.

[G] Ikerkuntza medikuntzan ezinbestekoa da eta aurreko urteetan bekak eman dituzuela badakigu. Aurten ere hala egingo duzue? Zein esparruetan? Eta zeintzuk izango dira hauen helburuak?

[E] Medikuntzan garbi dago ikerkuntza ezinbestekoa dela eta hau bermatzea eta laguntzea beharrezkoa izan beharko luke, batez ere formakuntza zerbitzu horietan. Horregatik, SVNPD-k urtero bi deialdi egiten ditu. Alde batetik, zentro ospetsuetan ikasketak sustatzeko, urtero 1500€ko beka bat zentro ospitalario edota ikerkuntza zentroetako egonaldietarako. Beste aldetik, bi urteko epea izango duen patologia digestiboaren inguruko proiektu original eta berrien inguruan 6.000€ko finantziazio beka bat eskaintzen da.

[G] Denboran nola esango zenuke aldatu dela digestibo espezialitatea?

[E] Digestibo espezialitatea denboran aurrerakuntza nabarmenak jasan ditu, gaur oso espezializatua dagoelarik. Hau da, profesionalen dedikazioa dela eta, geroz eta espezializatuagoak daude medikuak esparru ezberdinetan.

[G] Patologia digestiboa ekiditeko zein neurri hartu genitzake? Bizitza eta ohitura osasungarriak edukitzeak etorkizunean lesio digestiboak ekiditen laguntzen digu?

[E] Dieta osasuntsu bat izatea, fruta eta barazkietan oinarritzea, alkohola edo tabakoa ekiditea eta jarduera fisikoa egitea lagungarria da ongizate digestiborako. Jada denok ezagutzen dugu, adibidez, alkoholak gibelean duen efektua edota tabakoak sortu dezakeen minbizi digestiboa. Hala ere, hauek gaixotasun prebentzioan efektu limitatuak dituzte.

SVNPD-en, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA..